XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beltz Alferra gaitzizena ezarri zioten horrexegatik.

Bere buruzagia hain larri ikustean, bat batean barrura sartu zen oihukatuz: - Borrokara Desditxado.

Eraso bizi batez, Idi Kopeta eta Athelstane lurrera bota zituen.

Ondoren, berriro irten zuen zelaitik.

Brian eta Desditxado geratu ziren aurrez aurre orduan.

Kolpeturik zegoenez gero aurki erori zen zalditik Brian.

Desditxadoren aurrean bere etsipena Brianek ager ez zezan, batere itxoin gabe, zapia altxa zuen Juan printzeak.

Ekinaldia modu horretara bukaturik Beltz Alferra izan zen txapelduna.

Beltz Alferra halere, ez zen inondik agertu.

Desditxado gertatu zen orduan txapeldun.

Lady Rowena aurreratzen zihoan bitartean, zelai maisuek denek batera, aldarrikatu zuten: - Horrela ez! Buru hutsean hartu behar da koroa!.